BILDUMA HIZTEGIA

sexual division of labor (en)

Gizarte-antolaketa eta harremanak



Gizarte bateko norbanakoei sexu/generoaren arabera lan-jarduera desberdinak esleitzean datzan sistema, genero-roletan oinarritzen dena.



Sexuaren araberako lan-banaketaren ondorioz, emakumeek beren gain izan ohi dute etxeko lanen eta zaintza-lanen kargarik handiena, hau da, soldatarik gabeko erreprodukzio-lanena, eta lan-merkatuan ere prestigio sozial txikieneko eta lan-baldintza okerreneko lanak dituzte eskurago, bai etxeko lanekin eta zaintza-lanekin zerikusia dutenak, bai gainerako esparruetakoak ere. Gizonek, berriz, produkzioari lotutako soldatapeko lanak izan ohi dituzte eskura, lan-baldintza hobeak eta prestigio sozial handiagoa dutenak.

Bestalde, lan-banaketa horrek berekin dakar, askotan, emakumeek beren ibilbide profesionala denbora-bitarte jakin baterako edo mugagabeki etetea, haurren, zaharren eta mendekotasuna duten pertsonen zaintza-lanei aurre egin ahal izateko.

Hiztegi-unitateak